martes, 3 de febrero de 2015

BAKEAREN EGUNA




BAKEA? Nik bakea ereiten dut, zuk bakea ereiten duzu, berak … DENOK BAKEA EREITEN DUGU zeren bakea denon gauza da. Txikienek, gazteek eta helduok, badugu zerbait esateko eta egiteko BAKEA lortzeko.  Ez dugu oso urruti joan behar. Ez ditugu gauza handirik egin behar. Ikastetxean, etxean, lagunekin,… mila aukera ditugu BAKEAREN ereileak izateko.  Jesusek esan zigun bezala: “Ereiten duenak jasotzen du”.

Mila esker denei zuen bake hazia gure munduan  landatzeagatik. Orain zaindu behar dugu eta uzta oparoa izango dugulakoan konfiantza izan dezagun.





PAZ? Yo siembro paz, tú siembras paz, él… todos sembramos paz porque la PAZ ES COSA DE TODOS. Los pequeños, los jóvenes y los adultos tenemos algo que decir y hacer para lograr la PAZ. No hace falta irnos lejos, no hacen faltas grandes obras. En el cole, en casa, con los amigos, ... tenemos muchas oportunidades para ser sembradores de paz.  Y no olvidemos que como dijo Jesús: “El que siembra recoge”. 

Gracias a todos por poner vuestra semilla en esta nuestro mundo. Ahora toca cuidarla y esperar que  la siembre de este año tenga una buena cosecha.



lunes, 2 de febrero de 2015

Santa Ageda



Aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu ikastetxean. 

Asteazkenean goizean DBH Lehengo mailako ikasleak gelaz gela joango dira koplak abesten.

LH 2. eta 3. zikloko ikasleek 12:30tan patioan abestuko dute. Gonbidatuak zaudete haiekin abesteko. Anima zaitezte!

Hemen dituzue abestuko dizkiguten koplak entsaiatzeko.
1. 
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

2.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.